
Ezagutu Oihane
Dantza Mugimendu Terapeuta
Dantza mugimendu terapia ADMTE-ren arabera, pertsona baten integrazio psikofisikoa (Adimena eta gorputza) bilatzen duen prozesu bat da, non mugimenduaren erabilera terapeutikoa egiten den. Dantza eta mugimendua eta hauen bidez sortzen den prozesu artistikoa erabiltzen dira pertsonen gatazka emozional eta psikologikoei aurre egiteko.
Dantza Mugimendu Terapiako masterra Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan (UAB) burutu nuen eta 2015etik, taldeak dinamizatzen eta norbanakoen prozesu terapeutikoen bidelagun bezala lan egiten dut,
Dantza Mugimendu Terapiaren bidez.
Geroztik dantza, mugimendua eta gorputzarekin lotuta dauden hainbat formakuntza jaso ditut. Besteak beste "Movimiento Auténtico" deritzona Maria Elena Garciarekin, Janet Adler-en ikaslea izandakoa.
Gizarte langilea ere banaiz eta honek, terapeuta bezala begirada intersekzional batetik lan egitera eraman nau, pertsonek gizartearen eskutik pairatzen dituzten diskriminazio mota ezberdinak kontutan izaten (lodifobia, matxismoa, lgtbq+ fobia, arrazakeria, klasismoa, kapazitismoa…)
Diskriminazio mota hauek, gatazka psikoemozional ezberdinak eragin ditzakete, luzaroan errepikatzen badira kronifikatu daitezkeenak. Arazo indibidual bezala bizi dugun zerbaitek, azalpen sozial bat izan dezake, ez delako egoera isolatu bat izaten, gizartearen estrukturaren parte delako.
Kontsultan helduekin, zein haur eta nerabeekin egiten dut lan. Haurrak eta nerabeak helduen erabakien menpe bizi dira eta egunero hainbat testuingurutara egokitzen dira: etxea, familia, eskola, eskolaz kanpoko ekintzak, kalea… Hauek ere ez daude gizartearen hatzaparretatik kanpo, helduok “babesten” saiatzen garen arren, askotan ez dakigu nola egin eta gure mugak izaten ditugu hainbat egoerei aurre egiteko orduan.
Prozesu honetan, oinarrizkoa da gorputza entzutea, norberaren erritmoak eta bizitzen ari garen momentuko beharrak errespetatzea.
Niretzako hau da bidea norberak bere egunerokotasuna ahalik eta modu osasuntsu, zintzo eta koherenteenean bizitzeko.
Elkarrekin hartzen dugu min eta elkarren beharra dugu sendatzeko.
Prozesu terapeutiko bakoitza desberdina da eta prozesu bakoitzaren beharretara egokitzea da harreman terapeutikoaren oinarria.
Eta guzti hau posible da epairik gabeko espazio seguru eta konfidentzial bat sortuz.
Begirada hau izango duen psikoterapia prozesu baten bila bazabiltza, hemen naukazu.
¿Zergatik Dantza Mugimendu Terapia?
Hauek dira bere onurak.


Autoezagutza
Dantza Mugimendu Terapiak autoezagutza prozesua errazten du mugimenduaren, gorputz adierazpenaren eta hitzen bidez.
Gorputza
Gorputza gure lehen etxea da eta gure bizipenak gure gorputz-memorian modu ezberdinetan gordetzen dira.
DMT-k gure nerbio-sistemaren erregulazio emozionalari laguntzen dio.
Sormena
DMT-k gure sormenaren garapena sustatzen du eta bizitzako egoera desberdinetan erabakiak hartzen lagundu gaitzake.

Osasun mentala
Ez dago gorputzik gabeko adimenik.
DMTren helburu nagusia alderdi fisikoaren, emozionalaren eta kognitiboaren integrazioa da.
Mugimendua
Mugimenduaren bidez adieraz dezakegu askotan hitzez adierazi ezin duguna.
Konexioa
"Hemen eta orain"egoteak norbere buruarekin, gorputzarekin eta ingurunearekin lotura handiagoa sustatzen du.
Testigantzak
Harremanetarako informazioa
Telefonoa
617031659
Posta elektronikoa
Helbidea
ORBELA ZENTROA
Frantzia kalea 25, 7. bulegoa.
Vitoria-Gazteiz. ARABA.
EKIAN OSASUN GUNEA
Patrizio Etxeberria 9.
Legazpi. GIPUZKOA.
Harremanetarako:
Telefonoa:
Posta elektronikoa:
Helbideak:
EKIAN OSASUN GUNEA
Patrizio Etxeberria 9.
Legazpi. GIPUZKOA.
